Bridges Nazioarteko Antzerki Egoitza (Euskal Herria)

Imprimir

Bridges
Nazioarteko Antzerki Egoitza
Antzerkia komunitatearekin bat
2019ko uztailaren 18tik  29ra
Oñati (Euskal Herria)

ZUZENDARIAK:
Gregorio Amicuzi (Espainia - Italia) – antzerki fisikoa eta zuzendaritza
Viviana Bovino
(Espainia - Italia )  – antzerkia, dantza eta kantua

Irakasle gonbidatua: Parvathy Baul (Kerala - India) - Baul Kanta

Antolatzaile nagusia:
Residui Teatro - Centro de Artesanía de las Artes Escénicas   

Laguntzaileak:
Oñatiko Udala, Eltzia, Gaztetxea eta Gaztelekua

Elkarlanean:
Irazan Antzerki Gunea eta Algaraz ikusizunak

Bridges hamar eguneko antzerki laborategi egoitza ibiltaria da, 90 prestakuntza ordukoa. Bridges, bere laugarren edizioan, tokiko komunitatearen eta antzerkiaren arteko zubia eraikitzeko ideian berresten da, bi espazio paralelo eskainiz: alde batetik, aktore - dantzariari zuzendutako ikerketa intentsibo zein sormenekoa eta, bestetik, elkarreraginekoa eta sorkuntzakoa, tokiko komunitatearekin batera.

FRANCES - INGLES - ESPAÑOL

Alde batetik, parte hartzaileek antzerki laborategi espezializatu batean egoteko aukera izango dute, europako zein ekialdeko tradizioetan oinarritutako teknika desberdinetan sakonduz. Beste alde batetik, komunitateko biztanleak gonbidatuta egongo dira formazioaren zati batzuetan eta bukaerako ikuskizunean parte hartzera.

GOIZETAN, parte hartzaileek naturarekin harremanetan hainbat praktika egingo dituzte: yoga, antzerki fisikoa, dantza eta kantua, besteak beste. Horrez gain, Eltzia espazioan, testuak eta antzerki zein dantza teknika desberdinak landuko dituzte. ARRATSALDETAN, sormenarekin lotutako lanean arituko dira; improbisazioaren, objektu desberdinen, talde- dramaturgiaren, konposizio koreografikoen eta ahotsaren bidez.
Komunitatearekin harremana naturalki emango da herriko kaleetan zehar egotearen eta jarduera desberdinen bitartez, hau da, guztion arteko elkarbizitza sustatuz. Garrantzi handia emango zaio kultur- trukeari; herriko ohitura, ikuspuntu eta tradizioari; herriko biztanleen aldetik sortutako edozein eskaera, nahi edo beharrei.
Gainera, interesa duten biztanleei ongi etorria emango zaie arratsaldeko sorkuntza lan saioetan parte hartzera. Bertan, antzerkiarekin lotutako jarduerak burutuko dira, proposamen eszeniko desberdinak guztion artean garatuz.
Aipatutako sormen- lanaren helburu nagusia herrian bertan egingo den ikuskizun ibiltaria sortzea izango da.

Gai nagusia: MUGAK.

Urtero bezala, Bridges proiektuak gai bat aukeratu du. Helburua herriarekin lotuta dagoen gai bat aukeratzea da, ondoren unibertsalizatu ahal izateko eta guztion ikuspegia zabaltzeko. Aurten aukeratutako gaia hurrengoa da: MUGAK.
Euskal herria muga- testuinguru geografiko, politiko eta kulturalean bizi dela esan dezakegu.
Muga “barrera” gisa edo “ate” gisa ikus dezakegu. Identitatearekin oso lotuta egon ohi da, mugak igarotzean aldatu edo jokoan jar daitekeelako.
Gai honen inguruan gogoeta sakonak egingo dira artista internazioalen eta herritarren artean; gaiarekin zerikusia duten esperientzi, testu, irudi, argazkiak... guztion artean konpartituz.
HELBURUAK:
Parte hartzaileei antzerki formazio profesional baten bidez artistarentzako beharrezkoak diren tresnak eskaintzea.
Artea pertsonalki eta kolektiboki garatzeko eta hobetzeko transformazio- tresna gisa erabiltzea.

KOMUNITATEAREKIN LANA:

Komunitateko herritarrekin sinergian arituko gara; egunero asoziazioekin, tabernekin, zentro desberdinekin… kolaboratzen, esku- hartzen, konpartitzen; artista internazionalen eta herritarren arteko harremana sortzeko eta bukaerako ikuskizunari indarra emateko asmoarekin.
Herriko asoziazio desberdinekin zein udalarekin adostuta, hainbat “topaketa” eta ikuskizun antolatuko ditugu, herritarrekin elkartruke kultural, artistiko eta soziala bultzatzeko.
Gregorio Amicuzi izango da bukaerako ikuskizunari zuzendari gisa forma emateaz arduratuko dena. Hala ere, artista internazionalen zein herriko biztanleen proposamenetara guztiz zabalik egongo da.
ZERGATIK OÑATIN?
Lehenik eta behin, aurreko urtean oñatiko aktoresa batek italian antolatu zen Bridges-eko hirugarren edizioan parte hartu zuelako. Horrek komunitatearekin harreman zuzena bermatzen du. Gainera, aktoresa txantxikutarrak  proiektu honek herrian eragin dezakeen impaktua eta indar- kulturala ezagutzen du.
Bigarren, Euskal Herriko aberastasun soziokulturala, bereziki Gipuzkoa aldekoa, proiektua indartzeko garrantzitsua izango delako, artisten eta herritarren arteko elkartrukea errazteko.
Hirugarren, instituzio, herriko asoziazio eta entitate internazionalen arteko sinergian sinesten dugulako, elkarrekin ikasteko espazioak sortzeko helburuarekin.

LAN- PROGRAMA:

Laborategian aktore- dantzariaren lan prozesuei buruzko gogoeta lau ardatzen inguruan emango da:
Prestakuntzaren eta sorkuntzaren arteko zubia.
Diziplina ezberdinen arteko zubia.
Ekialdeko zein mendebaldeko antzerki- tradizioen arteko zubia.
Antzerkiaren eta komunitatearen arteko zubia.

HORREZ GAIN, antolatuko dira:
HARRERA TOPAKETA.
GAZTELEKU TOPAKETA.
Parvathy Baul-en KONTZERTUA.
“RAÍCES Y CIELO” PROIEKZIOA.
“APUNTES SOBRE LA FELICIDAD” IKUSKIZUNA ETA ONDOREN ARTISTEKIN TOPAKETA- ELKARRIZKETA.
BUKAERAKO IKUSKIZUNA.
*Egoitza artistikoan zehar taberna zein espazio ezberdinetan esku hartuko dute artista internazionalek, lan prozesuko erakustaldi txikiak aurkeztuz, besteak beste.

LAN SAIOAK:
Lan- saioak goizeko 08:00retatik 13:00etara eta arratsaldeko 15:00tatik 19:00tara izango dira, eta hurrengo egitura jarraituko dute:
Prestakuntza eta sorkuntza: Gregorio Amicuzi eta Viviana Bovinoren eskutik.
Ariketa plastiko eta fisikoak
Ariketa erritmikoak
Gorputz perkusioa
Ahots- prestakuntza: Viviana Bovinoren eskutik.
Prosodia
Ahots- bolumena, entonazioa, pausak, segmentazioa
Ahots- organikoaren bilaketa
Ahotsaren erabilera desberdinak: hitz egitekoa edo abestutakoa
Ahots kantatuaren eta dantzaren arteko harremana
Ahots improbisazioa eta partitura bokalen sorkuntza
Gorputz- prestakuntza: Gregorio Amicuzi eta Viviana Bovinoren eskutik.
Akrobazia
“Dantza ezezaguna” metodoaren bidezko prestakuntza (dantza eta ekintza mugimenduan printzipio fisikoen bitartez)
Antzerki- dantza teknika desberdinak espazioa kontuan hartuz (hirikoa, herrikoa, natura)
Objektuen erabilera
Improbisazio fisikoa eta partitura fisikoen sorkuntza
Banakako eta taldeko koreografien sorkuntza
Interpretazio- prestakuntza: Gregorio Amicuziren eskutik.
Pertsonaien sorkuntza
Ikuskizun baten sorkuntza eta muntatzea

Prestakuntza eta sorkuntza: Parvathy Baul artistaren eskutik.
Prestakuntzan zehar Parvathy irakasleak Baul kantaren printzipio nagusiak aurkeztuko ditu, dantza eta gorputz osoko mugimenduarekin lotuz.
Parte hartzaileek zenbait abesti eta Baul tradizioa ezagutuko dituzte Parvathyren esperientzia zuzenaren bitartez.
Artista indiarrak eskatzen digu gogorarazteko Baul Parampara urte askotan zehar guru baten laguntzarekin egindako ikasketa- lan gogorraren emaitza dela, prozesu zail eta konplexu baten emaitza.

Lan saioak ingeleses, italianoz eta gaztelaniaz izango dira.

Irakasle gonbidatua:
Parvathy Baul (Kerala - India).
Bengalan jaio zen, Indian. Baul emakume ezagunena da mundu mailan. Baul tradizioaren praktikante, interpretatzaile eta irakaslea da. Horrez gain, instrumentista, ipuin kontalaria eta margolaria. Berrogei herrialde baino gehiagotan aurkeztu du bere lana. Odin Teatret taldearekin kolaboratzen du eta irakasle izan da Eugenio Barbak zuzendutako ISTA-n.
Baul musika tradizioa ikasten hasi zen Sanatan Das Baul eta Shashanko Goshai egungo Baul guru ezagunenen ikasle denbora luzez izanda.
Baul- praktika bhakti hindú, budismo sahajiya eta sufismo tradizio zaharren nahasketaren emaitza da. Musikarekin oso lotuta dago eta antzinako abestien transmisioan sustraituta. Kantatutako poema hauek mugarik gabeko maitasunari buruzko mezuak transmititzen dituzte. Maitasun horrekin bat lasaitasun sakona lortzeko bidea erakusten dute, praktika espiritual diziplinatu baten bidez lortzen dena.


Parte- hartzaile izateko baldintzak:

Inskripzio fitxa bete: inskripzio fitxa
Inskripzio orrian eskatzen diren dokumentu zein material guztiak erantsi (CV, motibazio gutuna, sorkuntza prozesurako beharrezko testu zein ilustrazioak, ordainagiria…) uztailaren 4a baino lehen
Aurtengo gaiarekin (MUGAK) erlazionatuta dagoen testu bat aukeratu eta memoriaz ikasi
Aurtengo gaiarekin (MUGAK) erlazionatuta dagoen abesti bat aukeratu (edozein motatakoa) eta memoriaz ikasi
Aurtengo gaiarekin (MUGAK) erlazionatutako lau ilustrazio, marrazki edo argazki aukeratu eta inprimatuta ekarri
Prestakuntzarako arropa erosoa ekarri, barrualde zein kanpoaldeko espazio desberdinetan lan egiteko (zapatilak, praka eta kamiseta erosoak…)
Bukaerako ikuskizunean erabiltzeko jantzi berezia (oinetakoak erosoak izatea gomendatzen da)
Instrumentu musikalak eta bukaerako ikuskizunerako bururatzen zaizuen edozein objektu edota idea

IZEN EMATEA:
Egoitza artistikoaren prezioa 315 €- koa da (90 orduko formazioa)
285 € Grezia, Portugal, Europa Ekialdea, Asia eta Latinoamerikatik etorritako parte hartzaileentzat eta 285 € Residui Teatroren ikasle diren eta izan direnentzat
Ostatua behar ez duten parte hartzaileentzat prezioa 220€-koa izango da (egoitza artistikoa, janaria eta asegurua sartzen dira)

Kuotaren barnean sartzen dira:
- Egoitza artistikoarekin erlazionatutako jarduera guztiak.
- Ostatua, janaria eta barne- garraioa.
- Proiektuan zehar asegurua.

Garraioa:

Noiz iritsiko zareten aurretik abixatuz gero zuen bila joan gaitezke Bilbora edo Donostira
Uztailaren 18an izango da ETORRERA eta 29an BUKAERA. Hala ere, jarduerak ofizialki uztailaren 19an hasten dira eta 28an amaitzen dira.

Transferentzia egiteko:

Hurrengo kontuan egin behar da transferentzia: IBAN ES64 2038 1179 4360 0053 6424 (GARRANTZITSUA: deskripzioan izena eta ‘reserva para BRIDGES residency’ idaztea)
Ordainagiria inskripzio fitxan atxikitzea gogoratu
Izen emateko plaza 2019ko uztailaren 4an amaitzen da

Informazio gehiagorako edo izena emateko:

Esta dirección electrónica esta protegida contra spam bots. Necesita activar JavaScript para visualizarla
+0034 648665194
www.residuiteatro.com

*“Baratto” elkar trukean oinarritutako metodo kulturala da. Cerdeñan jaio zen, Odin Teatret konpainiaren eskutik, 70eko hamarkadan. Konpainiako aktoreek ikuskizun bat aurkeztu zuten komunitate txiki batean eta, ikuskizuna amaitzerakoan, komunitateak eskerrak emateko beren abesti eta dantza tradizionalak erakustea erabaki zuten. Pasarte horren ondoren, antzerki- komunitarioan lan egiten duten konpainia ezberdinek Elkarrekikotasun Antzerkia garatu dute. Residui Teatro konpainia horietako bat da, antzerkia transformazio pertsonal eta komunitarioa lortzeko tresna gisa erabiltzen duena.

 
Joomla SEO powered by JoomSEF